1993an, erretinitis pigmentarioak jotako nafartar batzuek ekin zioten, berez, beraien egoerari buruzko hausnarteka eta eztabaida prozesu bati. Gaixotasunaren berezitasunak direla eta, ideia bat laster geratu zen agerian: beharrezkoa zen talde berri bat sortzea, erretinitis pigmentarioak jotakoen alde nagusiki lan egin beharko lukeena.
Beste erkidego autonomoetan izandako esperientziak eta, batez ere, Estatu Espainiarreko Erretinitis Pigmentarioa Elkarteetako Federazioaren –FAARPEE- babes zehatza lagungarri izan ziren intentzio hauek aurrera eraman ahal izateko. Hori dela eta, Nafarroako Erretinitis Pigmentarioa Elkartearen –NEPE- sorrera-akta sinatu zen Iruñean 1993ko abenduaren 19an. 1994ko otsailean Nafarroako elkarteetako erregistro ofizialean onartu zuten.
Hortik hona, NEPEk hainbat proiektu garatu du, haietako batzuk itzal handikoak izanik, esaterako 10.000 lagun baino gehiagok bisitatu zuten erakusketa, ezgaitasunak dituzten pertsonen Europako Urtea. Hori bezalako ekintzek, CORMINen barnean egiten duen lan gogotsuak, sortu dituen aisia- eta kultura-programek eta Administrazioaren hainbat kontsultarako batzordetan bai foro publikotan daukan partehartzeak egun dagoen tokian kokatu dute NEPE, Nafarroako elkarte-mugimenduko eragile garrantzitsuenetakoa izanik.
Luis Morondo 12 Bajo 31006 Pamplona-Iruñea (Navarra) | Tel: 948 20 33 22 - Fax: 948 20 36 57 |
Diseño: Anet