Asociación Retina Navarra

Asociación Retina Navarra

Nafarroa Retina Elkartea

Home jarduerak
Agrandar el Texto
Disminuir el Texto

Contraste

Cambiar contraste | Cambiar contraste | Cambiar contraste | Cambiar contraste

NEPEko jarduerak

NEPEko jarduerak

NEPEk garatzen dituen jarduerak hainbat programetan antolatzen dira. Programa horien bidez erretinitis pigmentarioa duten pertsonen egunerokoan lagundu nahi da, besteak beste aisia eta gizarte-partehartzean, arreta medikoa eta psikologikoan eta heziketan, bai eta kontzientziazio eta jerdarteratze ekimenetan ere.
Lehenbiziko programak hartzen ditu beregain osasuntxeekin izaten diren harremanak, NEPEren presentzia komunikabideetan eta alde administratibo eta antolatze ingurukoak. Horrez gain, erretinitis pigmentarioaren Munduko Egunaz arduratzen da, bai eta urtero izaten den bazkideen elkarbizitza-jardunaldiaz ere.

Bigarren programako helburuen artean aipatzekoak dira aholkutze lanak, bazkide eta familiei zuzenduta eta hainbat gaitan espezializatua, besteak beste medikuntzakoak, funtzionalak, zergen ingurukoak eta juridikoak. Horrez gain, errehabilitazio- eta prebentzio-tailerrak eta mintzaldiak egiten dira, eta, argitalpenei dagokienez, ondokoak dira aipagai: “Activemos” aldizkaria eta erretinitis pigmentarioari buruzko gida informatibo bat.

Hirugarren programaren barnean bazkideen arreta psikologikoa sartzen da, elkarrizketak, terapiak eta elkarren laguntzarako taldeen bidez. Laugarrenak, berriz, gizarte-partehartzea sustatu nahi du ondokoei esker: klub kulturala, NEPE Saria, gizarte eta zientzia gaien inguruko bilerak, auzoen bizitzan parte hartzeko ekimen bat... Arlo honetan egiten den lana osatzeko NEPEk hainbat erakunde eta forotan duen presentzia aipatu behar da, besteak beste Ezgaitasunak dituzten Pertsonen Ordezkarien Nafarroako Batzordea (CORMIN), Estatu Espainiarreko Erretinitis Pigmentarioko Elkarteen Federazioa (FAARPEE) eta Iruñeko Udalaren Eskuragarritasunari buruzko Baztordea.

Aisiarekin loturiko jarduerei dagokienez, zine eta antzerki saio egokituak aipatu behar dira, bai eta Medialuna abesbatza, arrantza-lehiaketa eta natura-ibilbideak ere. Bestalde, heziketa iraunkorraz arduratzen den programaren bidez jardunaldi teknikoak eta ikastaroak izaten dira, turismoari buruzkoak eta elkarteen kudeatzeaz, alegia.

Azkenik, oporrekin loturiko jarduerak ere antolatzen ditu NEPEk, baliabide egokituei buruzko informazioa emanez.

Luis Morondo 12 Bajo 31006 Pamplona-Iruñea (Navarra) | Tel: 948 20 33 22 - Fax: 948 20 36 57 |

Diseño: Anet